Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Jauregia eta etxe neoklasikoak

Txirapozu oinetxea ez da eraikin liluragarria bakarrik, baita famili leinu nabarmenaren bizitza pribatuaren oroipena ere.

Jauregiaren jatorria 1791koa da: Manuel Txirapozuk bere gurasoengandik dohaintzan hartutako etxeari solairu berria jarri zion. Txirapozu busturiarra Mexikon 1769 eta 1789 bitartean egon zenean dirutza handia egin zuen indianoa izan zen.

Jauregiarren aurretiko ikuspegia
Jauregiarren aurretiko ikuspegia.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran jauregia hau Bizkaiko gizartean ospe handia zuten Dolores Txirapozu eta Gabriel Lanbarri senar-emazteena zen. Gainera, sarritan, lagunak hartzeko jauregia hau erabiltzen zuten. Seme-alabarik izan ez zutenez euren lobak ziren Uriarte Txirapozutarrek hartu zuten herentzian jauregia. Horietako bat Jose Uzelai Jaunarekin, Bide-Injinerua eta Jose Maria Uzelai margolariaren aitarekin, zegon ezkondutaizan.

Jauregi honetan Rafael Sánchez Mazas idazleak idatzitako “La vida nueva de Pedrito de Andia” eleberriaren zenbait atal garatzen dira eta bertan Lanbarri Txirapozu senar-emazteak aipatzen dira. Lan horren egilea Gabriel Lanbarriren senitartekoa zen.

Txirapozuko harmarria
Txirapozuko harmarria.

Etxe honen famili bizipenetako historia luzeko honako beste bi gertaldi nabarmendu behar dira: Jose Eusebio Txirapozuri eta Jose Maria Uzelairi loturikoak. Jose Eusebio Txirapozuk, Gaspar Bulukuarekin eta Manuel Santosekin batera, Busturiako San Mames Loza-Fabrika sortu zuen, non izen horretako zeramika famatua egiten zen. Beste alde batetik, Jose Mari Uzelai euskal margolari garaikiderik nabarmen eta ospetsuenetakoa izan zen. Etxe honetan 1952 eta 1978 bitartean bizi izan zen eta urte horretan hil zen. Etxea beraren pinturako erreferentzia etengabea izan zen eta beraren lekuek haren sormena bizkortu zuten. Txirapzou jauregiak balio historiko handia du.

Txirapozu jauregia landa-egoitza da. Urdaibaiko itsasadarra menperatzeko malda leunean eraiki zen, Busturiako Altamirako gunean alegia. Gende gehien erabiltzen zituen bideen aldamenean eraiki zuten bere egoera ekonomiko oparoa erakutsi ahal izateko. 1793an bukatu zen eraikitzea. Hasierako etapako estilo neoklasikoa du. Hori dela eta, aurreko estilo barrokoaren aztarnak agerikoak dira. Neoklasizismo hori lehenengo belaunaldia (1777-1814) deiturikoaren barruan sartuta dago, estiloa bereganatzeko eta gusturako hezitzaile berrienaren barruan.

Horma-konka
Horma-konka.

Estiloari dagokionez, bertako barrokoaren apainketarik ezeko tradizioak oso oztopatuta dagoen Txirapozuren neoklasizismoak honakook ditu agerpide: konposizioaren banaketa simetrikoa, burudun baoetako lau ardatz eta hiru goiera, eta fatxadaren tratamendu siku, gogor eta hotza, balkoien hegalkin arinak eta harri landuak eragindako entokapenaren kontratsteak bakarrik apurtua. Balkoiek barrokoek baino askoz neurri txikiagoak dituzte.

Benetako barrokoa zintzurrezko teilatu-hegalaren errematean ageri da, eta Birjina hartzeko frontoiz errematatutakoa horma-konkan eta udare eta artaburu korapilodun balkoien diseinuan.

Balkoia
Balkoia

Barrualdeek, Jose Maria Uzelaik sartutako berrikuntzaren bat alde batera utzita berdintsu kontserbatzen direnek, ez dute aparteko oharrik agertzen.

Jauregiak lorategi nabarmena zuen, oso aldatua dagoena. Nabarmentzekoenak geratzen diren altzariak dira: eserlekuak eta eguzki-ordularia.

Eguzki-ordularia
Eguzki-ordularia.

Txirapozuko Jauregia Busturiako Altamira auzoaren goialdean dago. Auzo horretara heltzeko Gernikatik Bermeorako BI-635 errepidea utzi eta Busturiako mugartean sartu besterik ez da egin behar, ezkerretarako saihesbidetik.

Norbanakoen jabetzakoa denez beraren barrura ezin sar daiteke.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.