Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Erantsitako eraikinak

Urdaibaiko Kudekatea eta Erabilpen Egitamu Gidarian, 80 zenbakiarekin, instalakuntza protoindustrial gisa sailkatuta dagoen teilagin-labe hau Kortezubiko udalerrian, Santimamiñerako bidean, Terlegizko auzorako gurutzetik 300 m-ra eta Larrondoko iturritik oso gertu dago kokatuta. Hain zuzen ere, ezponda baten gainean eraikita dago. Bere kokalekua estrategikotzat har daiteke, Terlegiz auzoaren erdigunean aurrealdean aurkitzen baita, egungo errepidearen ondoan (aintzina, komunikazio bide legez erabilitako lekuan). Urdaibaiko itsasadarraren ibilguarekiko zeharretara doan haran baten barrenean dagoen eta Kortezubiko erdigunea Basondo eta Oma auzoekin lotzen dituen errepidearen ondoan hain zuzen.

Terlegiz
Teilagin-Laba.

1982an, errepidearen zabaltze-lanetan aurkitu zen. Lanak egituraren zati batean eragina izan zuenez Iñaki Garcia Camino arkeologoaren zuzendaripean larrialdiko indusketa arkeologikoa egitea erabaki zen. Ikerketa arkologikoaren ondoren, Aldundiak estalkia zuen burdin sarearen bitartez labea zarratzea erabaki zuen.

Labe hau kanoi bikoitikoa da, adreilu beteko arku diafragmatikoak dituena. Labeak ganbara bi ditu; bata, erdi-puntuko arkuen bidez kanpora begira dagoen errekuntzakoa eta, bestea, egosketakoa, aurrekoaren gainean, mendian erdi hondeatuta, hormak egositako buztinez eta eskuz zabaldutakoaz estalita ditu: ganbara biak komunikatuta daude zulo batzuen bitartez. Arabiar teknikako laba honek erreketa-ganbararen barrualdean gordetzen du egurra, prozesuan zehar modelatu eta lurrez estalitako buztinezko teilak, ganbara biak komunikatzen dituen zulotutako parrilaren gainean jarriz.

Egindako C14 azterketen arabera, ez baitago ezer idatzita, labe hau XVII. goizaldian eraiki zen. Gainera, Kortezubiko udalerriak lur zuri errefraktarioko mehategia dauka, geroago, Busturiko San Mames keramika fabrikak ustiatzen zuena eta, beharbada, instalazioaren jarduera eta azken produktuaren kalitatea bultzatu zuena.

Interpretazio-panela
Interpretazio-panela.

2001 urtean bere egoera larriaz kezkaturik Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioak aintzat hartzeari ekin zion. Bertan, ondoko lanak egin ziren:

  • • (1)Aztarnategia kaltetzen zuen landaretza kentzea.
  • • (2)Instalakuntza protoindustrial honen interpretazioa errazteko Iñaki García Caminok gidaturiko interbentzio arkeologikoa egitea. Horrela bada, goiko ganbara betetzen zuen lurra kendu eta beheko ganbaran 15 cm-ko lur-geruza indusitu zen lagin radiokarbonometrikoak eta antrakologikoak hartu ahal izateko.
  • • (3)Aztarnategi arkeologikoa estalkian egokitze-lanak egitea. Teilatua berriztatiu, burdin sareko erdoila kendu, antioxidatzailea eta margoa eman, egituraren bi ganbarak hobeto ikusteko egurrezko pasarela eta eskilara eraiki kanpoaldeko ezkerreko aldetik.
  • • (4)Aztarnategiaren seinalaztapena daturik aipagarrienak adieraziz.
  • • (5)Ikuspegi dibulgatiboa duen ibilbide didaktikoa laboratzea eta paperean publikatzea.
  • • (6)Interpretazio-panela jartzea, beste ideia batzuen artean, bertan nola egiten zen lan erakusteko.

Amaitzeko esan, errepidearen ondoan dagoen arren ez dagoela inolako arriskurik berau bisitatzeko.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.