Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Talaia eta Seinero-postuak

Talaia

Talaia

Hirigunea: Bermeo

Auzoa: Talea

Kokapena: X 522612 Y 4808220 Z 32

Kronologia: Erdi Arokoa-Erdi Aro Ondokoa

Mendea: XIV-XIX

Eraikuntza-data: ANTE QUEM DATA 1310

Bertara iristeko: Horra iristeko, portu zaharraren iparraldeko muturretik Talea auzorantz doan pasealekua hartu behar da, edo pasealeku bera Talea auzoan hartu eta porturantz zuzendu. Edonola ere, itsaslabarraren gainean dagoen parke handira heldu behar da, ospitale psikiatrikoaren ondoan dagoenera.

Deskribapena: Ez dago talaia honen aztarnarik bistan, ezta Talaiako Santa Maria parrokia zaharrarenak ere; horiei buruzko lehenengo berriak XIV. mendearen hasierakoak dira. 1784an itxi zen parrokia hori, baina, dirudienez, baseliza gisa iraun zuen XIX. mendearen hasiera arte. Lehen eraikuntza horiek zeuden inguruan, Bermeoko Talea auzoa dago gaur egun. Toki horrek ikus-eremu mugatua dauka, Matxitxakoko eta Ogoñoko lurmuturren arteko badia soilik kontrolatzen baita bertatik.

Historia: Euskal Herriko talaia guztien artean, talaia honi buruzko berri dokumentalak izango dira, agian, antzinakoenak. Izan ere, Yradiren arabera, Santa Maria eliza (1310ean eraikia) baino lehenago izen bereko baseliza existitu zen. Gainera, diotenez, D. Diego Lopez Harok "talaia hori2 eman zion Bermeori 1301eko abuztuaren 14an. Horren funtzio nagusia zen Matxitxakoko eta Izaroko talaiariek egindako seinaleak helaraztea bermeotarrei, baita Ogoñoko talaiariarenak ere. Ogoño Ibarrangelu-Elantxoberena zen, eta herri horretako biztanleak ziren bermeotarren lehiakide nagusiak arrantza-jardueretan, esate baterako baleak harrapatzen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.