Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Talaia eta Seinero-postuak

Santa Katalina

Santa Katalina

Hirigunea: Mundaka

Auzoa: Santa Katalina Kalea

Kokapena: X 524594 Y 4806671 Z 14

Kronologia: Erdi Aro Ondokoa

Mendea: XV-XIX

Eraikuntza-data: ANTE QUEM DATA 1755

Bertara iristeko: Santa Katalina bidea hartu behar da horra iristeko. Kiroldegiko aparkalekuaren hegoaldeko muturretik abiatzen da bide hori, baseliza dagoen itsaslabarrerako norabidean.

Deskribapena: Santa Katalina baselizaz gainera, artilleriarako egokitutako gotorlekuaren hondarrak ere mantendu dira gaur arte, eta antzinagoko eraikuntzen aztarnak ere ikusten dira bertan. Adibidez, gotorlekura sartzeko aurrealde ojibal dobelatua. Mundakako portuaren iparraldera begira dagoen harkaitzezko itsaslabar batean daude egitura horiek, Santa Katalina lurmuturraren gainean; itsaslabarraren ibai-ahoaren inguru osoa ikusten da bertatik. Ziurrenik, egitura horiek behar bezala egokituko ziren seinero-postuen funtzioak betetzeko.

Historia: Mundakako portuko bokalearen iparraldean zegoen. Horren funtzioa bazen itsasoaren egoera zein zen eta portura sartzeko zer egoera zegoen jakinaraztea arrantza-ontziei. Homobonok, Ruiz de Azuan oinarrituz, Santa Katalina baselizaren ondoko seinero-postua aipatzen du: "En la explanada aneja a la ermita encendían hogueras los jueces ultramanes de la Cofradía durante los temporales, para avisar (...) si la barra era franqueable. Desde Santa Catalina emitían órdenes los señeros o sus sustitutos, y en la bahía inmediata se detenían las lanchas cuando era arriesgado franquear la barra". Baita ere adierazten du, 1755eko ordenantzen arabera, kofradiak bere jaiegunean aukeratzen zituela seineroak.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.