Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Mugape-gurutzeak » Kalbarioak

Kokapena: XII. mendeko San Martin Parrokiko aterpearen aurrealdean.

Deskribapena: Bera osatzen dituzten lau gorputzen (eskalinata, basamentua, fustea kapitelarekin eta gurutzea) forma geometrikoen dibertsitateagatik oso elementu bitxia da.

Eskalinatak hiru maila ditu. Goikoak forma oktogonala du eta 0,68 m zabal da. Beheko biak zirkularrak dira, 1,04 m eta 1,58 m diametrokoak hurrunez hurren.

Pedestala badu zutabe-mota hauetan ohikoa ez den ezaugarri bat, fustearen antzeko altuerakoa izatea alegia. Pedestalaren lau aldeetara erliebean zizelaturiko irudi erronboidala dauka. Goian moldura ahureko erlaitza du.

Foruko San Martineko gurutzadura aurretik
Foruko San Martineko gurutzadura aurretik.

Harroinaren sekzioa zirkular lisoa da eta kapitelarena lau angelukoa. Biak pieza bakar batetik lortutakoak dira.

Gurutzeak, lau angeluko sekzioa du. Goialdean, erliebean zizelatuta, INRIren kartela eta besoaren aurrealdean Pasioaren iltzearen irudikapenak izan daitezkeen bi irtengune ditu. Era berean, gurutzearen hiru muturretan gehigarri erdiesferikoak ageri dira, gurutzeari itxura berezia emanez.

Elementuaren altuera osoa 3,63 metrokoa da eta bera osotzen duten gorputzen ezaugarriengatik oso itxura sendoa eta gutxi estilizatua erakusten du.

Foruko San Martineko gurutzadura atzetik
Foruko San Martineko gurutzadura atzetik.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.