Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Harresiak

San Juan Portale Bermeoko defentsa-sistema izan zen multzotik hiribildu horretako hiri-aldean egun kontserbatzen den hondakin bakanetakoa da.

Bermeoko hiribildua Lope Díaz de Haro jaunak sortu zuen, Bizkaiko jauna izandakoak. Bertako biztanleei Logroñokoek zituzten pribilegioak eta foruak eman zizkieten. Hiri-gutunean datarik agertzen ez den arren, badakigu hori 1214 eta 1239 bitartean gertatu zela.

Gune berriaren bikaintasuna zehazten duen elementua harresia da, karerik eta harkoskorrik gabekoa. Beraren funtzioa ez zen defentsakoa bakarrik izan: era berean, hark harresi barruko aldearen eta harresiz kanpoko aldearen arteko mugak ezarririk zituen. Lehengo aldean pribilegioak eta beren forua zuten biztanleak zeuden; eta bestean, herri xehea.

Beronen aipamenik goiztiarrena 1334koa da. Orduan, errege zen Alfontso XI.ak albala luzatu zuen etxaldeko hesia egiteko obra buru zedin, kontzejuari bost urtetan 2.000na marabedi adjudikatu ziolarik. Geroago, 1353ko azaroaren 2an Tello konde jaunak ...Bizkaiko Jaunen alkazar zaharreko harria baliatu zuen aipatu harresiaren obra bukatzeko... Era berean, San Frantzisko komentua sortzeko agirian, 1357ko urtarrilaren 30ekoan, aipatuta dago etxaldearen hesia, eta errementarien Portalea.

Doniene kaletiko bista
Doniene kaletiko bista

Ondorengo berri dokumentalak oso berandukoak dira. XVIII. mendekoak gehienak. Orduan norbanakoak jabetu ziren, prozesu garrantzitsuan, herri lan honez. Hori jatorrian harresi kare eta harkoskorgabea zen. Baina, beronen eta bizitzeko etxeen artean erronda pasatu eta orain erronda desagertzen da eta etxeak harresiari gaineratzen zaizkio. Batzuetan hura etxeen atzealdea ixteko horma bezala ageri da; eta besteetan, obra desegin eta harria aprobetxatu da etxebizitza berria eraikitzeko.

Prozesu hori gotorturiko etxalde guztietan dokumentaturik dago, baina Bermeon oso arauzkoa da: 1777rako liburu bat aurkitu zen. Bertan aipatuta daude auzotarrek hiribilduko kontzejuak eman zizkien lurrengatik urtero ordaindutako kanonak, etxalde honen harresiaren mehelin eta lekuaren arabera ordainduta.

Horma-konka
Horma-konka

Harresi honen diseinua berriz eraiki da osorik dokumentazioari esker. Etxeen artean sartuta hondakin gutxi gertatu dira. Nabarmengarrienak San Juan Portalearen alde bietan dauden hormatalak dira.

Etxaldera harresiko zazpi portaletatik sartzen zen. Hura bide nagusiekin komunikatzen zuten. Berauetatik egun mantentzen den bakarra San Juan Portale da. Gainerakoak XIX. mendean zehar eraitsi ziren, bizkor aiurritzeko prozesuan daudela eta herri apaindura itsusitzen baitute. Ez zuten funtziorik betetzen eta, gainera, ibilgailuen zirkulazioa oztopatzen zuten.

Atea kanpotik
Atea kanpotik

San Juan portaletiko portaleak honakook ziren, erlojuko orratzen alderantzizko norantzan: Bakas portalea, Ronda Baja kalera (egun Arresi kalea) Labradores kaletik (egun Nekazari kalea) irteten zena, 1866an eraitsita; Santa Barbara portalea, izen bereko kaleko (gero Carniceria Vieja eta egun Jon Nardiz kalea), 1831n eraitsita; Erremedioen Ama Birjinaren portalea, Bilborako irteerakoa, 1827an eraitsita, hiribilduko portale nagusia zena; San Frantzisko portalea, edo burdinola-gizonena, izen bereko komentuaren aurrekoa; Mikel Deunaren portalea, izen bereko enparantzakoa, 1829an eraitsita; eta Gudako Ama Birjina, edo Errentakoa, Lope Diaz de Haro kalekoa, Kosme Ibarluzearen enparantzaren aurrekoa.

San Juan portaleari Gaztelugatxeko San Juan baselizarako biderako irteera izateagatik deitzen zaio horrela. Hori hiribilduko nagusietakoa da. Izan ere, arkua agertzen du eta beraren gainean dorre moduko eraikuntza dago, planta angeluzuzenekoa. Planta hori haren kanpoalderantz aurreratua eta 9 x 5 m-koa da. Haren aparejua kareharrizko harri-horma da, eta harlandukoa da arkuen errosketan eta izkinetan. Harri handia da eta ilara erregularretan antolatuta dago.

Arte-lanak
Arte-lanak

Hura hiribilduaren barrurantz beheraturiko arkuaren bitartez irekirik dago. Kanpoalderantz arku zorrotza dago. Bion artean arteka zegoen, ixten zuen atea lerratzen zatekeena. Era berean, alboko zuloak ikus daitezke, zeinetariko eskuinekoa hobeto kontserbatu baita. Zulook atea trangatzeko balio zuketen. Bi itsu-leiho daude alboko hormetan, eta beste bi kanporanzko fatxadan, arkuaren gainean. Arku beheratuaren gainean, harresi barruko fatxadan horma-konka dago, San Juanen irudia duena; hori horrelako lanen bereizgarria izaten da.

Udaletxeko aldapari jarraiki, beronen bukaeran ikus daiteke San Juan Portale. Kanpotik ikusi ahal da.

Informazio gehiagorako:

  • González Gato, Aitor. Las Murallas de la Villa de Bermeo. Autoreak berak argitaratuta. Bilbo, 2006.
  • Monumentos de Bizkaia. Monumentos Nacionales. Volumen I y II. Departamento de Cultura, Gobierno Vasco. Bilbo, 1987.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.