Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Errenazimendua

Ezaugarri errenazentistekin tenplu ugari dagoen bitartean, XVI. mendeko eraikuntza-panorama oso urria da. Elizateetan ezin aurki dezakegu eraikin oso bat. Elementu apaingarri bakan batzuk, heraldikoak batez ere, oinplano berriko baserrietako fatxadetan berrerabili direnak alegia, errenazimentuko arkitekturaren testigantza dira; oso gutxi garatuta bada ere, izan zuen eragin apur bat Busturialdean. Ondoko harmarriek garrantzi berezia dute: Albiz eta Torre baserrietakoak (biak Mendatan), Barrutia dorretxekoa (Arratzu), Landa baserrikoa (Murueta), Oleta errotakoa eta Uriarte baserrikoa (biak Gautegiz Arteaga), Arostegikoa (Arostegi kalea 33, Bermeo), Uriarte familiako biak (Mundaka) eta Errigoitiko Udaletxekoa.

Bermeo, Doniene 9 zbkiko etxea
Bermeo, Doniene 9 zbkiko etxea. Sarrera
errenazentista kontserbatzen du.
Oso aberatsa da eta nahastatuta ditu
elementu heraldikoak eta erlijiosoak: blasoia,
Pazkua-Arkumea eta Santiago lasaia.

Beste hauek ere badute garrantzirik: 19. zenbakidun eraikinaren (Zelaieta, Gautegiz Arteaga) atzeko fatxadan kontserbatutako baoak; Muxika dorretxeko kanpoko horma eta beronek duen sarrera zabal puntaduna eta Oka dorretxea, puntu erdiko sarreraren eta harmarriaren artean sortzen den ardatzaren inguruan bao adintelatuen serieak dituena oreka perfektuan, biak Muxikan. (Informazio gehiago: www.urdaibai.org/eu/arkitektura/militarra_indice.php)

Bermeoko eta Gernika-Lumoko hirietan bakarrik iraun dute ezaugarri errenazentistekin eraikitako etxeak. Bi egoitza aberats dira. Lehen solairua harlanduzkoa da eta dobela handiak dituen punta erdiko arkodun sarrerak dituztenak: Doniene kalea, 9 zbkia (Bermeo) Errenteriako armak ditu eta albo banatan ikur erlijiosodun medailoiak erakusten ditu, eta ezaugarri erlijiosoak Gernika-Lumoko Montefuerte etxeko (Goienkale kalea, 13 zbkia) giltzarrian ere ageri dira. Kasu bietan, goiko solairuak gaur egungoak dira.

Montefuerte Jauregia (Gernika-Lumo)
Montefuerte Jauregia (Gernika-Lumo).

Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen Zubialdeko armarriak eta Eskolakua etxea aipa ditzakegu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.