Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Itsas-errotak

Porturas deituriko errota Sukarrietan kokatuta zegoen, baina ez dakigu zehazki non egon zen.

Udalerri honetako ibaiek ez dute ibai-errota martxan jartzeko beste ur-emaririk ez eta indarrik ere. Horregatik, seguruenez, itsas-errota izan zen.

Agirietako lehen aipamena 1746ko Su-Erroldakoa da.

1845-46ko Su-Erroldaren arabera jabea Joseph Porturas zen eta errentaria Martin Olano zen.

Ez da errotaren errenta-eskriturarik kontserbatu, halere, Bizkaiko beste tokietan edota gertuago dagoen eta itsas-errota ugari zituen Busturian egiten zen bezalakoak izango ziren. Aipaturiko kontratuetan iraupen-epea ez zen bederatzi urte baino gehiagokoa izaten. Ordaindu beharreko errenta espeziatan edo dirutan ordain zitekeen, eta jabearen aldeko beste zerbitzu batzuk gehituta zituen. Aurrekoarekin batera, kontratatzaileek “maecha civiles y troncales” deituriko betebehar batzuk onartzen zituzten. Lehenak errentariaren kontura eta bigarrenak jabearen lepora. Lehenak ehotzeko tresneriari eta bigarrenak eraikinari berari zegozkien. Ardura horiek egon zitezkeen kateei zegozkien.

1800. urtean Sukarrietan egindako erroldan ikus daitekeenaren arabera beste errotaren bat egon zitekeen, seguruenez itsas-errota izango zena.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.