Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Ezin izan dugu zehaztu bere kokapena, baina Zabale eta Txakale auzoen artean Pardilleko errekaren arroa dago. Litekeena da, erreka horren goi-aldean kokatuta egon izana.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Franzisko Elgezabak zen eta errotaren ustiapen-erregimena maiztergoa zen. Errotaren errenta 550 errealekoa zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.