Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Itsas-errotak

Ozollo Errota, Ozolloko Errota, Kobaerrota edo Portuerrota itsas-errota, Gautegiz Arteagakoa, Iturrizaren iritziz Urdaibaiko itsasadarrean XVIII. mendean zeuden mareako sei irin-errotetatik bizirik dirauen bakarra da. Haietako hiru Kanala alde honetan zeuden. Asmatutako gailuok marea-koten arteko desnibel nabarmenari onura ateratzen zioten: itsasadarretako padurako alde bat erabiltzen zen gordetegia eraikitzeko. Gordetegia hormaz edo lubetaz ixten zuten. Bertan ura biltzen zen, itsasgoran gorantz isurtzen zena.

Dike handi horretako behereneko puntuan ehotzeko eraikina jartzen zen. Beraren behealdean sorkiak edo gurpil motoreak instalatzen ziren. Itsasbeheraldien erdialdean edo ura askatzen zen eta beronek, eraikinaren petik pasatzean, gurpilei eragiten zien eta behe solairuko errotarriak birarazten zituen.

Ozollo Errota marea-errota (Gautegiz Arteaga).
Ozollo Errota marea-errota (Gautegiz Arteaga).

Gure kostetan azkar hedatu zen teknologia hori XVI. mendean, baina Europako iparraldean ezagunak ziren horrelakoak XI. mendeaz geroztik, gutxienez.

Ozollo Errota 1683an-edo eraiki zen, antza. Orduan kontratua egin zuten Juan Etxebarriak eta Martin Ozamizek Arteagako gotorlekuko jaun-andreekin. Aipatu agirian lehenengoek konpromisoa hartu zuten Kobakoa deituriko errota jaun-andreen aginduz eta kontura fabrikatzeko. Hura ustiatzen zutenek urtero gari-anega batez ordaindu behar zieten jabeei. XVII. mendean zehar errota hau Arteagako jaun-andreen gauzen artean sartuta agertu zen, Bainuetako konde-kondesen artean orduan, eta, oro har, eta bi errentatik erdibana lupertu zuten. Egoera hori hura Montijoko konde-kondesen etxearen gain erori eta Lezertuatar familiak 1851z geroztik osorik lupertu arte luzatu zen. Familia horren jabetzakoak ziren makina guztiak, aldapara, ziriak, ur-eskubideak eta abar. Hiru pare harritako errota izan zen eta XX. mendeko lehenengo hamarkadetan ibiltzeari utzi zion. Duela zenbait urtetatik egoitza bezala bakarrik erabiltzen da.

Errota mareako urak atzealdeko depositu handian presatuz eta Gautegiz Arteagan Elexaldetik jaisten den xirripak laguntza txikia ekarriz elikatzen zuen. Urmael artifizial handia da, egun lokatzez erdibeteta dagoena, planta angeluzuzena izan ohi duena, 150-200 bat metro karratuko azalera duena, eta errotaren inguruetan barrurantz harlanduz estalitako harri-hormek mugatua 2 metro gora eta 3-3,5 metro lodi da, gutxi gorabehera. Barrurantz fluidoaren hiru sarrerak ikus daitezke, sorkien beste horrenbeste ahokaduraren modura jarduten zutenak. Itsasadarrari begirako fatxada aldean bi irteera-bao bakarrik daude, dobelatutako erdi-puntuko arku zabaletan.

Errotara ura eramaten zuen ur-bideetariko bat.
Errotara ura eramaten zuen ur-bideetariko bat.

Errotaren eraikina itsasadarraren ertz bereko etxea da, deposituaren behereneko puntukoa. Errota-etxea ura irteteko eta sartzeko uhateen gainean dago, eta bertan ixteko metalezko ataskak daude. Planta angeluzuzeneko higiezina da, bi isurialdeko gainaldea duena. Iparralderantz atzealdean isurialde triangeluar laburra du, eta Hegoaldean isurialde bakarreko karrerapea. Zarpetutako harri-horma xehez eraikita dago. Hori agerian da behe solairuan. Antza denez, goi solairuaren eransketa jasan du. Baoak eta sarbideak burudunak dira, joera erregularreko erregistro bertikal eta horizontaletan antolatuta. Iparraldeko fatxadan garajerako eranskina du, eta biltegi bezala erabiltzeko eta txalupak gordetzeko hurbileko etxeñoa. Behe solairua egun sala izateko egokituta dago, ehotzeko eserleku mutilatuan geratzen den errotarri pare bakarra du oraindik: errotarri biak, hautsetakoa, tobera eta kurriken metalezko besoa.

Horrela gauzen ezin konponduzko mutilazioa dela eta, Ozollo Errota da, zalantzarik gabe, Urdaibaiko itsasadarreko eta, baita, Bizkaiko lurralde osoko ondare-alerik nabarmenena.

Ozollo Errotara heltzeko bertatik igarotzen den PR-BI-166 ibilbide laburra erabil daiteke. Beste aukera bat da Gautegiz Arteagako gaztelura jotzea eta hemen konektatzea aipatutako ibilbide laburrarekin.

Norbanakoen jabetzakoa denez beraren barrualdea ezin da bisitatu.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 87. zenbakiarekin eta 38-53(E) 5079. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.