Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Etxe garaikidea

Ormaza kontserbagintza-enpresa 1923an sortu zuen Ruperto Ormazak. Oraindik zutik diraun eraikina 1945ekoa da. Fabrikaren diseinua Pedro Ispizuarena da, estilo-mota horren defendatzaile sutsuenetarikoa Bizkaian. Askatasun Kalean dagoen eraikinak bi bolumen ditu. Horietako bat etzana dena eta bi alturatan banatuta dagoena, adreilua eta zementua erakusten ditu fatxadan. Bigarrena aurrekoari atxekitutako bolumen kubikoa da. Bao dinteldun hiru alturatan banatzen da. Kubo honen chaflán-ari dorre zilindrikoaren –chaflán erdizirkularra- amaiera eman zaio. Goialdean begiratokiak ditu eta horien azpian trazu geometrikozko karakteretan egindako lantegiaren izena irakur daiteke.

Ormaza S.A. fabrikaren eraikina (Bermeo)
Ormaza S.A. fabrikaren eraikina (Bermeo).

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.