Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko hirigunean kokatuta zegoen.

San Frantzisko komentuko ortuaren mendebalean egon zen. 1862ko agiriak azaltzen duenez, bi errotarri izan zituen. Artikerreka eta Aranondoko errekako urak erabiltzen zituen, eta biak elkartu ondoren Erregiñazubi kaletik abiatzen zen ubidea errotaraino: "El molino hace uso de las aguas de los ríos Artigas y Aranondo para cuyo aprovechamiento tiene construido un cauce para la consecución de aguas del primero de dhos rios a contar desde el molino llamado Achuaren (quiere decir Utzuene), situado aguas arriba en una distancia de 627 m atravesando terreno público y varias propiedades particulares. La presa para el salto del agua se halla a una distancia de 420 m aguas arriba a contar desde el citado molino Achuaren (Utzuene), perteneciendo por mtd. al molino Achuaren (Utzuene) y al de Ondarra. En menor cantidad toma también agua del río Aranondo, a 427 m. de distancia en las proximidades da la huerta de Esteban de Ibarraran, conduciéndola por un cauce que se une con el antes reseñado para las aguas del río Artigas a los 40 m aguas abajo del punto de toma (...) corriendo después unidas las aguas de ambos rios hasta el molino".

Errota honi buruzko erreferentziak oso goiztiarrak dira. XVI. eta XVII mendeetan, Bermeok elizateekin izan zituen jurisdikzio auzietan agertzen da. 1578ko exekutorian elizateen eskumenean geratu zen Ondarreko errota eta, beraz, Bermeoren jurisdikziotik kanpo.

Eta horrela, 1629an, Busturiako erroten artean agertzen da. Urte horretako exekutorian baina, itzultzen zaizkio Bermeori 1366ko zabalkuntzan emandako eremuak, eta euren artean, jakina, Ondarreko errota ere.

Errota hau, XVII eta XVIII. mendeetan, Ciudad Realeko dukearen jabetzakoa izan zen. XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera, Zaldunbide familiaren jabetzan agertzen da, harik eta, Julian Atelak erosi zuen arte.

1968an itxi zen eta sasoi hartan hiru errotarri izan zituen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.