Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Olatxuko Errota errota Arrietako Olatxu-Olabarriko herrian eta Olatxu auzoan zehazki kokatutako dago. Gaur egun, martxan da.

Errota honen lehen aipamena 1683koa da, On Luis Butronek Arrietaolea burdinolaren (Kornabiz eta Arrietaolatxu moduan ere ezaguna) ondoan eraiki zuenekoa alegia.

1706an, Olatxuaren jabea On Antonio Arana Zollo Urrutia zen.

1799an Alejandro Egia (Bilbao) da jabea. Errentan emanda zuen.

Olatxu errota 1823an dirau, berari zegokion burdinola desagertu eta gero.

Olatxuerrota
Olatxuerrota errotaren ingurua (Arrieta).

1863ko Lurraldeko Estatistikak Olatxu errota aipatzen du eta 1910ean Olatxuerrota errota egon badagoela baiezta daiteke.

Eraikinak oin lauangeluarra du eta teilatuak bi isurialde ditu. Bi solairukoa da. Goikoan, gaur egun erabiltzen ez den ganbara dago eta aitzinean errotaria eta bere familiaren bizitetxea zen. Behekoan, alde batean erota dago eta, bestean, garai bateko ukuilua. Ez da ahaztu behar, antzina, errotetxea izan zela.

Errotak hiru errotarri ditu, nahiz eta bi baino ez dauden martxan. Urte osoan egiten du lan artoa ehotzen baina, batez ere, Butroe errekak ur asko dakarrenean.

Egungo jabeak Jesús Oar Ibarzabal eta Rosa Oar Enzunza dira.

Olatxu barrutik
Errotaren barnealdea.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera, baina (94) 615 33 74 telefono-zenbakia deituz gero bisitaldia adostu ahal da edota arto-irina, zuzen-zuzenean, eros daiteke.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.