Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Olatxu errota Arbatzegiko San Migel auzoan, Gerrikaitzgo elizatetik oso gertu, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen, kokatuta dago.

Lea errekaren urak erabiltzen zituen. Garro errotaren ondoren kokatuta dago.

1745eko fogerazioaren arabera jabea eta errotaria Antonio Larrinaga zen.

1796ko fogerazioaren arabera jabea Jokin Larrinaga zen eta Juan Antonio Unzuetari alokatuta zion.

1799ko Propio eta Arieletan jabea Jokin Bizente Larrinaga Bilboko bizilaguna zen. Alokatuta zuen.

Olatxua
Olatxu errota (Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz).

Errota honen aldamenean izen bereko burdinola kokatuta zegoen.

Oin angeluzuzena duen eraikin zabala da. Isurialde bikoa da. Sarrera nagusia alboko pareta batean dago eta atari handi baten bitartez estalita dago.

Oraindik orain presa, kaltzea eta aldapara kontserbatzen ditu. Bere barnean oso ondo zaindutako bi errota-ardatzeko errota dago.

XX. mendearen azken hereneraino martxan egon zen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.