Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Orduko Ibarrurin (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Oka auzoan kokaturiko errota hauek Oka ibaiaren urak erabiltzen zituzten. Arbina errota baino apur bat beherago zeuden.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera bi Olatxua (Goikoa eta Behekoa) aipatzen dira. Baten jabea Pedro Balendin Mugartegi zen eta 264 errealetan errentan emanda zuen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 3.192 errealekoa zen.

Bestearen, hots, Maumeko Olatxuaren jabea Pedro Goiria zen eta honek ere errentan emanda zuen, baina, 308 errealen truke.

Honen jabegoaren errenta guztira 1.296 errealekoa zen.

Garai hartan, beraz, errota bi horien jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

XX. mendearen azken herenera arte martxan egon ziren.

Errota izateaz aparte argi-indarra ere sortzen zuen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.