Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Olatxu errota Elexalde auzoan, Mendatan, kokatuta dago.

Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.

1796ko fogerazioaren arabera jabea Montejoko Kontesa zen.

1799ko Propio eta Arieletan jabea Montejoko Kontesa zen eta Juan Zabalari alokatuta zion 880 errealen truke.

Olatxu
Olatxu errota (Mendata).

Oin errektangeluar txikiko eraikina da. Teilatuak lau isurialde ditu. Bere ertzeetako pareta batean ateburudun sarrera du. Kanpoaldetik guztiz zurituta dago eta oso artapen-egoera onean dago.

Errotaren instalazio guztia egoera onean dago, baina ez dago martxan. Errota-ardatz bakarra izan zezakeen.

Burdinola ere izan genuen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.