Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Olaldea errota Olalde errekaren ertz batean zegoen, gutxi gora behera gaur egun ura hartzen den lekuan, Gautegiz Arteagan hain zuzen ere.

1704ko fogerazioan jabea Manuel Ozamiz zen.

1745eko sutegi-erroldan Olalde barren-errota moduan aipatzen da, bere jabea Martin Ozamiz Jaunsolo zelarik.

1796eko fogerazioan jabea Juan Ozamiz Jaunsolo zen.

XX. mendearen erdialdean ehotzeari utzi zion.

Hiru errota-ardatz izan zituen, bi artorako eta bat garirako bi solairutan banaduta. Behekoan artorakoak eta goikoan garirakoak.

Bere lehengo jabeen arabera bertako errotarri batzuk Fouko Baserri Maitea jatetxean daude.

Gaur egun ez da errotaren inolako aztarnarik geratzen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.