Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta zegoen.

Artika errekaren urak erabiltzen zituen.

Izenean, “ola” osagaia duen arren, behin ere ez da agirietan agertzen errota hau burdinola gisa. Erreferentzia goiztiarrenetan ere errota legez azaltzen da. Gainera, bere izenak atxikirik “errota” hitza agertzen du: Olaerrota; beste batzuetan, Olakoa legez agertzen da. Izenak berak adierazten duen bezala, nolabaiteko lotura izan dezake errota honek burdinola batekin. Tribizkoerrotako atzealdean badago, Olaerrota honen lursail bat, Olazarre izena duena (eraikin zahar baten aztarnak ere badira bertan). Dokumentatuta dago bertan burdinola bat egon zela. Pentsa daiteke, bada, Olazarreko burdinolaren errota dela Olaerrota izeneko hau.

Agirietan, XVI. mendetik agertzen den arren, ez da aurkitu garai hartako bere jabeen izenik. XVIII. mendean hasten dira berriak zentzu honetan. 1737an, Juan Antonio Axpegortako, apaiza, agertzen da errota erdiaren jabe; baita Arostegi familiakoak ere. XVIII. mendekoak dira ere Munitiz familiakoen jabetzaren aipamenak. XIX. mendean, azkenik, Francisco Asteinza (hauxe da, 1859ko “Paco Olaco”) eta bere ondorengoak dira, Thomas Uhagon familiakoekin batera, errotaren jabetza dutenak.

1862ko agirian agertzen denez, artoa ehotzeko bi errotarri izan zituen.

Olaerrota
Olaerrota errota (Bermeo).

Aspalditik ez dago funtzionamenduan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.