Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Oiarbe, Ojarbe edo Ubilla antzinean Natxituko elizatean zegoen. Gaur egun, Natxitua Eako Udalerriko herria da. Horrela bada, egun, errota hau Eako Alloa auzoan kokatuta dago.

Argienerreka errekaren ibaiadar baten urak erabiltzen zituen.

1746ko fogerazioan jabea eta errotaria Juan Ortuzar da.

1799ko Propio eta Arieletan jabea eta errotaria Antonio Endeiza da.

1863ko Lurralde-Estatistikan jabea Jose Idoiaga da, baina ez da aipatzen ustiakuntza-mota.

Oiarbe.JPG
Oiarbe baerri-etxea (Ea).

Gaur egun ez da errota horren inolako aztarnarik. Jakin badakigu izen bereko baserri-etxearen aurrealdean zegoela eta bi errota-ardatz izan zituela. XX. mendearen hasieran utzi zion lan egiteari.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.