Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Zerbitzu eta azpiegitura-arkitektura » Talaia eta Seinero-postuak

Ogoño

Ogoño

Hirigunea: Elantxobe

Auzoa: Ogoño Mendia

Kokapena: X 525595 Y 4806914 Z 273

Kronologia: Erdi Aro Ondokoa

Mendea: XVI-XIX

Eraikuntza-data: ANTE QUEM DATA 1631

Bertara iristeko: Elantxobeko kanposantu bidegurutzean, Ogoñora iristen den pista hartu behar da, seinaleztatuta dagoena.

Deskribapena: Ogoñoko haitzaren mendebaldeko tontorrean dago talaia hau, itsaslabar izugarri baten ertzean. Aztarna batzuk besterik ez dira gelditzen, lehen talaia egondako harkaitzaren gainean. Harkaitzean zizelkatutako bi maila dira aztarna horiek, eta horien gainean plataforma bat dago, 80 cm-ko aldea duen zizelkadura bat daukana. Mendebalderantz, Matxitxakoko lurmuturrak mugatzen du ikus-eremua, baina, ekialderantz, Bizkaiko eta Gipuzkoako portu nagusietako bokaleak ikusten dira.

Historia: Talaia hau egun Elantxobeko udal-barrutian badago ere, historikoki Ibarrangelurena izan zen, eta azken udalerri horretako biztanleen zerbitzura zegoen, batez ere, baleen eta beste arrantza-aukera batzuen berri emateko. Izan ere, talaia hau ezin da ikusi Elantxobetik, bertatik igorritako ke-seinaleak ikusten baziren ere. Alvarez Garayren arabera, Ogoñoren ezkerreko aldean zegoen talaia hau, eta "hormaz sarratua"; bertatik, arrain-sardak eta zetazeoak ikusten ziren, eta bertan jartzen ziren seineroak. 1631-1712 eta 1714-1724 artean talaiaria egon zela egiaztatzen duten datuak aurkezten ditu: "urte horreetatik (1714tik) eta hamar urte beranduago behin betiko kendu zan arte berriro izendatu eben zerga-zain erregidorearen eskariz". Talaia honi esker, Elantxobeko .eta Ibarrangeluko biztanleen portu horietara zuzendutako itsas zirkulazioaren berri izan zezaketen, eta oso garrantzitsua zen hori elikagaiak erostera joateko orduan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.