Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Apainketa

Zigerta Goikoa baserri-etxea Gernika-Lumoko Zigertatxu edo Zearreta auzoan kokatuta dago.

Dorretxeen armarriak salbu landa-etxe batek Elizate osoan armarria duen bakarra da. Bere deskribapena ondokoa da: kaskorik eta apainketarik gabekoa, armarri soila kuartelatua da: 1goan zuhaitz handia otso laguntzailearekin eta mailakatutako orlak katea eratuz; 2ean, bost panel sotueren eta erdikoa erdi ezkutatuta dago laratzetik eskegitzen den lapikoagatik, eta orlan zortzi aspa edo sotuer daude.

Zear abizenaren armarria
Zear abizenaren armarria.

Litekeena da aurrekoak Zear abizenaren antzinako armak izatea, etxe bi direlako eta badirudi Lumoko elizateko mugapean dagoen etxe beretik eratorritakoak direla. Armarri hori Gernikako Andra Mariatik abiatuta Lumoko hirigunerantz doan aldapa goraren hasieran, ezkerretara, dagoen bigarren baserri-etxean ikus daiteke. Bigarrena, Zearreta jauregian, aurreko elizaren aurrez aurre eta kale berean, hots, Angel Allendesalazar kalean, baina Lumori dagokion espaloian dagoena.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.