Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Baserri-etxea XVIII-XIX mendeetan.

Baserriaren ataripean esaterako angeluetakoen antzeko marmol gorriz tailatutako harlandu handiez inguratutako baoak alboan dituela, zeharretara dagoen balkoidia dago. Inprentan, berriz, inskripzio bat ageri da eta, horren arabera, eraikina 1766ko irailaren 15ekoa dela pentsa daiteke.

Musatabe baserria (Zelaieta, Gautegiz Arteaga)
Musatabe baserria (Zelaieta, Gautegiz Arteaga).

Aurreko horman XVIII. mendeko harmarria du. Borlatxoak zintzilik dituen kapelu itxurako bekokiko kraskoa dauka eta oinaldean, berriz, oskola. Apaindura handikoa da: muturraren eskuin ertzeann banda bat dauka, buruaren eskuin ertzean zuhaitza, buruaren ezkerraldean erroseta bat eta muturraren ezkerraldean panela; azken horren gainaldean, berriz, erdi-arrapalako lehoia ageri da.

Harmarria
Harmarria.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.