Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Egurrezko eskeletodun baserri-etxea XVII. mendean.

Mendiguren baserri-etxea Muxikako Agirre auzoan dago.

Aurrealde nagusia zureria da. Bertan zutoin oso lodiak nabarmendu behar dira. Atadia ataburuarena egiten duten zurezko zutoin birez bornaturik ageri da, eta hauei inprenta gehitu zaie, zutabe baten gainean dagoena; oin hau zertxobait zizelaturik dago, horrela harroina daukan oktogono itxurako zutarri bihurtuz. Atadiaren gainean zurezko pendizteria dago. Teilatuan erlatz handia dauka, honek zanak beharrezko bihurtzen dituela. Hegaletako eta atzeko hormak eta atadiko albo bietako zatietan harlangaitzez eginda daude.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.