Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Egurrezko eskeletodun baserri-etxea XVII. mendean.

Mendatako Albiz auzoan kokatuta dago. Goskotxe baserri-etxea honelakoa da: planta angeluzueneko baserri-etxea, bi altuera, bi isurkiko estalki zabala, eta ataripea erdian eta zurezko egitura goian dituen fatxada. Familia bakarreko moduluko etxe bezala eraiki zuten; hala ere duela gutxi osorik birgaitu zuten eta gaur egun antolakuntza simetrikoko bi etxebizitzatan dago banatuta.

Hasierako proiektuan Goskotxe baserri-etxearen barrualdea, ia neurri berdineko lau unitate funtzionaletan zegoen zatituta. Beheko oineko aurreko erdian gelak, atondoa eta sukaldea zeuden; atzeko erdia berriz korta moduan erabiltzen zuten. Atzealde horren eta sukaldearen artean, asketarako atexkak zituen harri-hormaz egindako tabikea zegoen. Hormak goiko oinean, atzealdeko lastategia, eta aurrealdeko aletegiak, lehortegiak eta usategia bereizten zituen.

Baserri-etxearen arkitekturaren egiturak oso era adierazgarrian azaltzen du, XVI. mendean eta XVII. mendearen hasieran Bizkaian etxearen eraikuntza-prozesuaren planteamendu tradizionala. Goskotxe baserri-etxearen harlauzako harri-hormez egindako kanpoaldeko itxiturak beheko oinak osoa eta eraikinaren atzeko erdiko altxatu guztiak biltzen ditu. Hala ere paramentu hau, lau bider lau habearteko koadrikula ortogonalaren antolatutako zurezko hogeita bost pilare handik osatutako barrualdeko armazoiaren kanpoaldeko estalkia da. Pilare horiek petral-armadura eusten dute, eta jazena-kabilak eta haritzezko zirien bidez finkatutako frontalak euren aurrealdera lotzen dira. Habearte bakoitzean pilareak elkarren artean zurruntzen dira baserri-etxearen ardatzera okertutako beso luzeen bidez.

Euskarriz osatutako egitura hau hain eraginkorra eta autonomoa da, baserri-etxea zaharberritzerakoan hormak kendu arren, teilatua pilareek eusten jarraitu zutela. Hala ere kontuan izan behar da, etxea eraiki zen garaian sistema hori nahiko zaharkitua zegoela.

Fatxada nagusian pilareen altueraren beheko erdia itxitura-hormek estaltzen dute, eta pilareak ataripearen barrualdean bakarrik ikus daitezke. Ataria, erdiko frontal-habearen mainel gisa jarduten duen zutabe toskanarra duen espazio lauzatu erosoa da. Gainean, goiko oineko bi herenak hartzen dituen zurezko balkoia dago. Balkoia bera, besoen bidez eutsitako teilatu-hegal luzeak euritik babesten du. Etxearen aurreko erdiko oin altua eta alboetako fatxadak, ilara erregularretan eta zehar-saiheska jarritako adreiluz betetako zurezko egituraz ixten dira. Zeharragetako bilbeak eta zurtoinek definitutako hormatalak oso lauki homogeneoak dira. Lauki horiek fatxadari dama-joko taularen itxura ematen diote.

Goskotxe baserri-etxea (Albiz, Mendata
Goskotxe baserri-etxea (Albiz, Mendata).

Zehatz-mehatz ez da ezagutzen Goskotxek eta Albiz auzoko beste baserri-etxe zaharrek batetik eta Albiz dorretxeko ugazabek bestetik izan zuten harremana, hala ere hurbiltasuna ikusita ezinezkoa dirudi Erdi Aroaren amaieran elkarren arteko eraginik eman ez zenik. Edozein kasutan ere, Goskotxe baserri-etxea eraiki zutenean, ia XVII. mendearen erdian, jada nekazaritzako ustiapen autonomoa zen.

Baserri-etxe honek, fatxada zuratuko errenazentistako eta barrokoko etxearen arteko trantsizioko arkitektura bizkaitarra irudukatzen du, lehenengoaren ezaugarri arkaizanteak (pilare askeen egitura bera bezala) eta aurreragoko hamarkadetan bakarrik zabaldu ziren modernitate-zantzuak zituen, adibidez, otaesien sistema, petral-soilen armadura-mota eta tirante eta kontrapetralik gabe; bertan, zutabea ere ikus daiteke.

Eraberritzeak, eraikinaren erabileren programa erabat aldatu duen arren, bere eraikuntza-biografiaren oinarrizko ezaugarri hauek guztiak gordetzen jakin izan du.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.