Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxea XVIII-XIX mendeetan.

Garunaga baserri-etxea Sukarrietako Kanala auzoan kokatuta dago.

Oin sakona du. Teilatua isurialde bikoa da. Zapata duen zutikoan oinarritutako portadarekin irekitzen da fatxada. Aipatutako zapata ez da jatorrikoa, baina daukan basa bada. Fatxadatik egurrezko armazoia eta bere azpian dagoen lur apeo-oroitarria aipatzekoak dira. Azken honetan ondoko inskripzioa irakur daiteke: 1854 / Prop. / Manuel Tribisarrospe / eta ondoren zuhaitz bat du grabatuta.

Garunaga baserri-etxea (Sukarrieta)
Garunaga baserri-etxea (Sukarrieta).

Lur apeo-oroitarriak dituzten baserri-etxeak ikustea ez da ohikoa. Halere, arestian aipaturiko baserri-etxearekin batera beste hauek ere badituzte:

+ Arketa Erdikoa (Arketa, Mundaka).
APEO DEL CASO. AR. EA. / PROPIEDAD DE DO. MANL. ANTO. / MENICA=LANDA / Y DA. ELEUTERIA / ARRITOLA / ANTE EL ESCº. (...) / ZULUETA / PE.TOS CALLEJA / Y / J. CRUZALEGUI / AÑO 1851

+ Goitiz Goikoa (Goitiz, Mundaka)
PROPIEDAD DE / (?) / APEO / DE LA / CASERIA GO / YTIS GOICO- / A Y TODOS SUS / PETENECIDO / POR / ANTE EL ESCRI / BANO NUMERAL / DN. V. GALAR / ZA. Y EL / MAESTRO DE / OBRAS DON / V. CALLEJA.

Arketa Erdikoa
Arketa Erdikoa
Goitiz Goikoa
Goitiz Goikoabaserri-etxeen
lur apeo-oroitarriak.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.