Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Egurrezko eskeletodun baserri-etxea XVII. mendean.

Etxezarra baserri-etxea Mendatako Lamikiz auzoan dago.

Bere bolumen eta ezaugarriak direla eta kalitate handiko eraikina zen. Oin zabala zuen eta bi isurialdeko teilatua. Fatxada egurrezko armazoi sendo koadrikulatuzkoa eta zarpiatutako harlangaitzezkoa zen. Beheko solairuan bere lau hormartetik hiru karrerape funtzioa egiten zuten, laugarren bat bakarrik itxita zuelarik. Apaindura elementu moduan miru-buztana ageri zen fatxadaren goialdean, gaur egungo baserri-etxeetan ohikoagoa den elementua alegia.

Erabat berriztuta dago eta ez du elementu berezirik erakusten.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.