Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Apainketa

Etxeandiako armarria XVI. gizaldikoa da eta izen bereko Ibarrangeluko Gametxo auzoko etxean dago. Eraikin hori goitik behera berritu zuten 1981ean.

Armarria, kaskoduna da eta luma eta molorrikak inguratzen dute; harburuaren gainean egin zen armarria: erronboa, barnean hiru dorredun dorretxea eta ertz bakoitzean lili lore bana; armarria bornatuz, zortzi aspa edo sotuer.

Armarri hau, edo Etxeandia Gametxo edo Gametxo Etxeandia izenez da ezaguna eta Ibarrangeluko familia entzutetsuenetariko bati dagokio, Albiztarrekin familia loturak zeuzkan familia horrek, hain justu.

Etxeandia abizenaren armarria (Ibarragelu)
Etxeandia abizenaren armarria (Ibarragelu).

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.