Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxea XVIII-XIX mendeetan.

Bizkaigane baserri-etxea Errigoitiko Bizkaigane auzoan dqago.

Oin sakona eta lau isurialdeko teilatua duen eraikina da. Bere fatxada nagusian inposten bidez banaturiko bi altuera ditu, gehi ganbara. Aparejua harlangaitzezkoa da eta ertzak eta baoak harlanduz inguratuta daude. Fatxada nagusiko baoak hiru ardatzetan banatuta daude, eraikina erabat simetrikoa eginez. Karrerapea harlauzaduna da eta arku karpanel handia du. Atzealdean harlandu handi aduen ate dintelduna dago. Dobela handiak dituen beste arku bat hegaletako batean dago.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Bizkaigane
Bizkaigane baserri-etxeak (Bizkaigana, Errigoiti) lehendabiziko egoitza-arkitektura neoklasikoaren berezko elementuak ditu: oin lauangeluarra, lau isurialdeko estalkia, solairu desberdinak bereizten inpostak, etabar.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.