Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxea XVIII-XIX mendeetan.

Anporrena baserri-etxea Muxikako Trupitxes auzoan dago.

Sarrera-ateko buruan inskripzio bat dago, zera dioena: “FUNDO MARTIN DE BURDARIABEITIA AÑO 1787”. Eraikin honek oin zertxobait sakona dauka eta hiru solairu gehi ganbara. Beheko solairuan atadirako bidea zabaltzen duen arku karpanela da aipagarriena. Harlangaitzez eginda dago eta kareztaturik, ertzak eta huts-guneak harlanduz buruturik dituela. Lehenengo solairuan zurezko pendizteria dago.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.