Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Egurrezko eskeletodun baserri-etxea XVII. mendean.

Akurio Erdikoa baserri-etxea Muruetako Kanpantxu auzoan kokatuta dago.

Oin sakoneko baserri-etxe honek bi isurialdeko teilatua du. Beheko solairua harlangaitzezkoa da eta goikoa karetuta dago eta hormartekoa dauka. Ataripea zutabeduna da eta honek gainean eserlekua du. Bertan, berreraikuntzaren data grabatuta dago: 1774.

XXI. mendearen hastapenetan ia erabat suntsitu zuen sutea jasan zuen. Orain, aztarna gutxi batzuk geratzen dira.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.