Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxea XVIII-XIX mendeetan.

Aizetxebarria baserri-etxea Errigoitiko Aiz auzoan dago.

Erdialdean egurrezko armazoiaren gainean egositako adreilua duen baserri-etxea da. Erdialde hau eraikinaren beste guztitik oso ondo bereizita dago, zeren eta harlanduz inguratuta dagoen bitartean beste guztia harlangaitzez eginda dago. Ertzetan eta baotan harlandua dago. Adreiluaren erabilpenaren abantaila pisua arintzeko orduan oso ondo ikusten da eraikin honetan. Bolumen handiko baserri-etxe hau hiru alturatan banatzen da. Eraikinaren erdiko herenaren pisu osoa egurrezko habearen gainean dago, baina habe honek ez du bera eusten duen ez zutaberik ez beste edozelako euskarririk. Gainera, azken solairuan balkoi luzea du. Tartean bi balkoi biki ditu. Gaur egun, eraberritzen ari dira.

Aizetxebarria baserri-etxea (Errigoiti)
Aizetxebarria baserri-etxea (Errigoiti).

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.