Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxe gotiko-errenazentista

Nabarnizko Merika auzoko eraikin zaharrenetakoa da Urtza Goikoa: familiabakarreko baserri-etxe handi, planta oso luze, eta estilo bizkaitar tradizionaleko fatxadaduna. Ataripe sakona aurrealdeko atarira irekita dago, auzobidearen ertzean altxatzen da, kareharrizko azaleratzearen gainean.

Urtza baserri-etxearen bolumena luzeegia da, baina atzealdea luzatzen duen gehitutako gorputz berriagoa alde batera utzita, jatorrizko planta laukizuzena da. Proportzio harmonikoko zatitan banatzeko ahalmena duen oinplano angeluzuzen dinamikoa denez, ez da harritzekoa Urtza proiektatu zuen pertsonak, etxebizitzako espazioa alde batetik, eta korta eta lastategikoa bestetik bi zati berdinetan banatu izana.

Baserri-etxea harri-horma lodiz egina da, zenbait hormataletan apareju gotiko tradizionalarekin parekatu badaiteke ere. Hala ere fatxada nagusiko alboetako habearteetan paramentu hauek lehen oinera bakarrik heltzen dira. Hortik gora eta erdiko zatian itxitura, adreiluzko hormatal-multzoz zuritutako fatxada zuratukoa da, eta hormatal karratuko koadrikula osatzen du. Fatxada zuratuan berriz erabilitako soka moduko tailak dituzten zeharraga zaharrak egoteak pentsarazten du hori ez dela zela baserri-etxearen jatorrizko irtenbidea izan, taula matxinbratuko itxitura zaharraren ordezkapena baizik.

Urtza Goikoa baserri-etxeko arotzeriako sostengu-egitura, bost portikoz osatutako erdiko habearte zabala definitzen duten pieza bakarreko pilarezko bi lerrokatzez osatuta dago. Portiko horien gainean, estalkiko armaduraren petralak eta kotrapetralak lotzen dira. Petralen artean bizkarra eusten duten tiranteak jartzen dira, eta bizkarra morroien gainean dago.

Aurrealdeko frontala arintzen duen koloma fina duen beheko oineko ataripean bi ate daude barruko atondora sartzeko. Atondoan alboetako bi logelatako sarrera, sukaldea, eskailera-atala eta askak zaintzeko korridorea daude. Suhesi-hormaren atzean korta dago. Bertako zati bat erdiko hormak zatitzen du.

Urtza
Urtza baserri-etxea (Nabarniz). Eraiki zen
garairako (XVI. mendearen erdira aldera) oso
neurri handiko eraikina da.

Lehenengo oinean eskailerak banatoki zabalera heltzen dira. Banatokia, elkarren artean lotuta dauden sei logelak inguratzen dute, eta gela horietako batzuek ateak lerrokatuta dituzte. Hegoekialdeko angeluko logelan, arku konopialeko leihoburua duen jatorrizko leihoa dago. Etxekoen gelen gainean, eta baserri-etxearen aurrealdeko erdialdean, oso sabai baxuko aletegia eta lehortegia daude; atzealdean berriz bi altuerako lastategia aurkitzen dugu. Aletegiko modulazio-tabikeak otaesi airatuz eginda daude.

Kortek, alboetako fatxadetan irekitako sarrerak dituzte, ateburu dobelatu faltsuko ateak bezala definitzen dira, eta atzealdeari erantsitako gorputzarekin barruko konexioa du. Eraikin hori, bi zati autonomotan banatutako kortaren eta lastategiaren zabaltzea da.

Baserri-etxe honen izen historikoa Urzaga Goikoa (zenbaitetan Kutziaga) zen. XVI. mendearen bigarren laurdenean eraiki zuten, bere bizitzan zehar zenbait berrikuntza garrantzitsu jasan dituela argi ikusten bada ere. Aldaketa txikiak izan dituen jatorrizko egitura, eboluzio tipologikoko erdiko faseko ataripea duen baserri-etxe errenazentistarena da; izan ere pilareak dituen arren ez du zama-hormetako egitura askerik. Fatxadaren erdian taulaz itxitako eta, bertako tradizioaren arabera, ornamentazio ugari izango zuen aletegi estankoak egon behar zuen. Hala ere XVII. mendean, bertako biztanleek zuten logelen beharrak eraginda, aletegia kendu eta bistako habetegiaren oinarritutako itxiturak jartzen hasi ziren. Proiektua kontrolatzeko proportzio harmonikoetara jotzeak adierazten du lan hori eraikuntzako profesionalek egin zutela.

Atariko zutabea
Atariko zutabea, errenazentista
baita ere, bizkaitar baserri-etxeetan
aurki daitekeen antzinakoena da.

Mendeetan zehar baserriaren jabea independentea izan zen Urza familiari buruz dugun informazioaren arabera badakigu bertako zenbait kide hargintzako profesionalak zirela. Lanbide hori oso zabalduta zegoen, arkitekturan erabilitako harri-betaren arloan garrantzi handia zuen eskualde honetan. Bertan lanean aritzerakoan, nekazaritzatik eta azienda larriaren hazkuntzatik lortutako sarrerak osatzen zituzten.

XVIII. mendearen amaieran Santiago UrzaĆ”-k baserri-etxeko korta eta ganadu instalazioetako sarreren bigarren berrikuntza sustatu zuen, bao berriak irekiz eta estalkiko armadura sendotuz. Hala ere mende bat beranduago Urtza Goikoa baserri-etxeari atzealdeko gorputza erantsi zioten animalia gehiago sartzeko. Handitze hori, kanpoko ofizio tradizionala desagertu zirenean eta bizitzeko etxeak bere baliabideak ustiatu behar zituztenean gertatu zen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.