Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxe gotiko-errenazentista

Olakoa baserri-etxea Kortezubiko Oma auzoan kokatuta dago.

Sarbidea albo batean dagoen puntadun arku nazelatua da eta hiru dobelaz osatuta dago. Solairu biko fatxada eta ganbara ditu. Inprenta aipatzekoa da. Berau eusteko zutabe toskanarra (zutabea Beaskoetxean) du eta bere oinean 1758 urtea eta “Francisco Olakoa” (sic) izena grabatuta ditu; seguru asko, urte horretan, eraberrikuntza-lanetan zutabe hori gehitu zitzaion. Hormak, behe solairuan eta hegaletan, harrizkoak dira, eta bestean egurrezko armazoizkoak.

Olakoa baserri-etxea (Oma, Kortezubi)
Olakoa baserri-etxea (Oma, Kortezubi).

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.