Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxe gotiko-errenazentista

Gerrikagoiti baserri-etxea Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzgo Gerrika auzoan dago.

Oinplano sakoneko baserri-etxea da eta fatxada zabalean alboetako alde biak aurreratuago ditu. Asko berriztatu izan dute, alboko hormetan baserri-etxeari zati gehiago itsasteraino, baina hala eta guztiz ere jatorrizko leiho bikoitz ojibala dauka sortaldeko goiko solairuan.

Gerrikagoiti
Gerrikagoiti baserri-etxea XVI. mendearen hasierako kalitatearen adibide nabarmena da. Egituraren oinarrizkoa bere horretan dirau, baina leihoen eta balkoien sistema osoa, gorputzaren eskumaldeko bao geminatuak salbu, eraberritze berrien fruitua da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.