Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Bilakaera historikoa » Baserri-etxe gotiko-errenazentista

Andikoetxe baserri-etxea Ibarrangeluko Gametxo auzoan kokatuta dago. Gaur egun, bere lekuan, Gametxo Hotela dago.

Arku zorrozdun sarrera bi zituen. XVI. gizaldi hasierako gotikotik errenazentistarako jauziaren sasoiko ezaugarria, ezbairik gabe. Sarrerak aldamenetako hormetan zabaltzea ez da ohikoa, gehienetan sarrera gainarekin elkar-zut dagoen aurrealde nagusian zabaltzen da eta.

Eskaratza dagoen aldera zabalik dauden huts-guneak eta balkoia ez ziren hasiera-hasieran egin, beranduago baino; horregatik da hain zuzen horma erdilandutako harrizkoa eta horregatik erakusten ditu gorabeherak, gainerako hormak ez legez (gorabeherarik bako harlanduzkoak).

Solairu biko etxea zen. Behea, arku biko sarreratik alde batean eskaratza eta logela eta bestean kortara garaman gela batetara sartu gintezkeen. Bigarren solairuan beste gela batzuk zituen. Solairu hoetara igotzeko egurrezko eskailera zeukan.

Norberaren jabegokoa denez ezin da sartu bere baitan.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.