Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra

Harresiak oraintsuagokoak dira.

Busturialdeko hiru hiribilduek (Bermeo, Errigoiti eta Gernika) izan zituzten, eta, antza denez, hirurak XIV. mendean eraiki ziren.

Bermeoko Harresia, seguruenez, Alfonso XIk agindu zuen eraikitzea 1334an, bandokideen arteko liskar-ekintzak Jaurerrian ugaltzearekin batera. Gernikako Harresia 1366an eraikiko zuten, hiribildua sortu eta bi hilabete beranduago hain zuzen ere. Azkenean, Errigoitik, 1376ko hiri-gutunean Errigoitiko harresia altxatzeko agindua jaso zuen. Halere, gaur egun ez dago harresien aztarnarik, Bermeokoa izan ezik. Arrantza-hiribildu honek oso ibilbide luzea zuen harresiaren aztarnaren zati bat erakusten du oraindik ere.

Bermeo inguratzen zuen harresia nolakoa zen oso ondo ikus daiteke San Juan Portalea
Bermeo inguratzen zuen harresia
nolakoa zen oso ondo ikus daiteke
San Juan Portalean.

José Ángel Barrio Lozak zuzendutako lanean (Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica) azaltzen denez harresiok betegarriz betetako harlanduzko hormatal bikoitzez aparejatutako hormez, hots, ohiko tresneria gotikoz osatuta zeuden, nahiz eta Bermeon kareharrizkoa den eta harri nahikotxo handietan landuta dagoen. Bere lodierak –bi metro ingurukoa- goialdea oinezko pasabide moduan erabiltzea baimentzen zuen eta zenbait kasutan almenadun horma txikiz babestuta zegokeen. Denborarekin, harresiaren ondoan eraiki ziren etxeek harresiko horma barneratuko zuketen, Bermeoko Engintza kalean ikus daitekeen legez.

Kuboek eta portaleek –zenbait kasutan gauza bera izango ziren- harresia etengo zuten. Horrela bada, Bermeoko San Juan Portaleko portalea kanioi erako atari zabala da, erditik kanpoalderantz arinki zorrotza da eta erditik barnealderantz beheraturik dago. Portal hau, planta angeluzuzeneko dorrearen barruan dago eta bere gainetik oinezko pasaguneak jarraitzen du.

Ondoan dagoen Gerrikaitzeko hiribildua (1366), gaur egun Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, ere harresiz inguratuta zegoen. José Ángel Barrio Loza eta beste batzuen lanean (Arqueología, Urbanismo y Arquitectura Histórica) irakur dezakegunez, Markina-Gernika bidearen muturretan desagertutako harresia etengo zituzten hiru atetik bi egongo ziratekeen kokatuta. Baina garai batean askoz ere garrantzitsuagoa izango zen Durangotik zetorren galtzada, bere aldamenean eliza eta enparantza baitzeuden. Baina, gaur egun ez da ezertxo ere geratzen, nahiz eta nondik nora zihoan zailtasun handiegirik gabe jakin dezakegun.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.