Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Orduko Ibarruriko (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) Maume auzoan kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Maume auzoan kokaturiko errota honek Orobio errekaren urak erabiltzen zituen.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera Nikolas Bentura Egia zen jabea eta errotaren ustiapen-erregimena errentamendua zen. Errotaren errenta 396 errealekoa zen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 3.727 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

Maguna errota
Maguna Errota errota (Muxika).

XX. mendearen erdialdera arte ehotzen aritu zen.

Bi errota-ardatz izan zituen. Bata, artorako, eta bestea, garirako.

Argia ere sortzen zuen Maume auzorako.

Oso ondo kontserbatuta dago barnealdetik zein kanpoaldetik.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.