Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ur-olak edo burdinolak

Muxikako Ibarruri auzoan kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Maguna ola burdinola txikia zen eta Orobio errekaren urak baliatzen zituen.

Burdina-harria Enkarterrietatik ekartzen zen. Gernikako portuko errenteriatik eta Axangizko Udal Batzarrekotik garraiatzen zen.

1744ko agiri baten Ibarruriko Magunagabea burdinola-etxea eta errotaren jabetza ondoko agirian ikus daiteke: “Eta berehala, nik, eskribau honek, Pedro Manuel Arbaiza jaunari eskutik oratu eta Magunagabea deritzon etxearen sarreran berari eutsita dagoen Maguna burdinola txikian sartu nuen eta burdinolaren eta bertako gelen, ikaztegiaren, ataurreko ontzien, zurrunbearen, estolden gurpilak, ardatz nagusi eta txikien, sutegi-hauspoen, eta dituen guztien jabetza eman nion; eta bera benetako jabea delako erakusgarritzat, aipaturiko Pedro Manuel jauna teila eta lur eskukada hartu eta burdinola guztitik paseatu zen”.

1795ean jabea Nikolas Bentura Egia zen eta errentan zuen. Jabea elizatetik kanpora bizi zen eta gizarte-mailarik altuenean zegoen (1.500 erreal baino gehiagoko errenta). Beraz, jabe hau ekonomiaren baliabide nagusiak bere eskuetan bildurik zituen: lurrak, mendiak, burdinolak eta errotak.

XIX. gizaldiaren erdi aldera, Madozek ematen duen argibidearen arabera lanean ari zen burdinola hau, baina gainbeheran.

Hondakinik garrantzitsuenak Mauma auzoko Olea burdinolarenak dira, baina beronetan ere uraren sarrera eta estoldea baino ez dira artatzen. Orain denbora gutxira arte errota modura erabili izan da.

Maume Olea
Maume Olea burdinola (Muxika).

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barrura.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.