Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Latarria errota Ibarrangeluko Lastarria auzoan zegoen.

Laga errekaren ertzean kokatutako errota guztietatik estoldea gordetzen duen bakarra da.

1635ean jabea Juan Garteiz Lastarria zen.

1638an jabea Juan Lastarria zen.

1.746ko sutegi-erroldaren arabera jabeak Julian Arostegiren jauransleak ziren eta maizterra San Juan Garteizgogeaskoa.

1787an Lastarriaandia moduan ageri da.

1799ko Propio eta Arieletan aipatzen da. Jabea Domingo Iturburu da eta 50 dukateko errenta lortzen zuen.

1810ean jabea Jose Garteizgogeaskoa zen eta 54 dukat lortzen zituen.

1863ko Lurralde Estatistikan aipatzen da.

1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan ez da aipatzen errota hau.

Gaur egun ez da martxan.

Lastarri
Lastarria errota (Ibarrangelu).

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barnera.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 70. zenbakiarekin eta 38-37(E) eta 38-38 (E) 5064 - 5065 O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.