Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Jauregia eta etxe neoklasikoak

Mundakako Enparantzarako sarreran dago. Lau solairukoa da. Lau bao-ardatz ditu eta azken hiruren ertzak egurrezko begiratokiz babestuta daude. Enparantzaren fatxadak bi sarrera ditu erdian. Horietako baten giltzarrian leihoa dago erliebean eta bestean bueltaka ari den itsasontzia dago. Larrinaga kaleko fatxadan ezaugarri berdineko beste fatxada bat du eta sarrerako atean, giltzarrian, berriz ere itsasontzia dago eta azpian D. M. E. Inizialak dauzka.

Larrinaga kaleko 2. zenbakidun eraikina (Mundaka)
Larrinaga kaleko 2. zenbakidun eraikina (Mundaka).

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.