Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bermeoko Artika auzoan kokatuta zegoen, baina zehazki non zegoen ezin esan daiteke.

Landagoiko, Zelaiagoiko, Irabieneko errota, Zubia eta XIX. mendean, Martena izenekin azaltzen diren aipamenak, errota edo burdinola bera direla uste da. 1862an galtzen da honen arrastoa. Seguruenik Irabiene baserritik hurbil egon zen; horrela ematen du aditzera, erroten zerrendetako ordenak. XVIII. mendera arte, Arostegi familiakoen jabetzakoa izan zen.

1862ko agirian agertzen denez, bi errotari izan zituen.

Gaur egun desagertuta dago.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.