Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Laatxu edo Lagatxu errota Ibarrangeluko Lastarria auzoan zegoen.

Laga errekaren urak erabiltzen zituen.

1746ko sutegi-erroldaren arabera jabea Domingo Nikolas Gareka zen eta maizterra Maria Aldamiz zen.

1799ko Propio eta Arieletan aipatzen da.

1.806an, Bermeoko Domingo Beitia Olakoak, Laatxu errotaren jabeak, Manuel Aldamiz salatu zuen, bere errotaren goialdean eraiki zelako errota eta ondorioz, ez zuelako ur nahikorik bere errotarentzat, ura presan batu eta desbideratu egiten zuelako Manuel Aldamizek. Antepara eta biltegia jartzea debekatu zitzaion eta ordez, Laatxukoa besteko zabalerako presa eta uhaska jar zitzakeeen; urak bideari jarrai diezaion, uhaska eta kanpoko errotarriarentzako ubidea, berdinak izan beharko lirateke.

1810ean jabea J. D. Beitia Olakoa zen eta maizterra Bartolome Landa. 29 dukat ordaintzen zituen.

1.894ko Matrikula eta Komertzio Estatistiketan ez da aipatzen errota hau.

1975ean jabea Teresa Mugartegi zen eta maizterra Martin Laa.

Ez da honen inolako aztarnarik.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.