Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila» Egoitza-arkitektura landua » Jauregi eraikuntza » Jauregia eta etxe neoklasikoak

Errepidearen aldamenean dago, Gautegiz Arteagako Zelaieta auzoan. XIX. mendeko eraikin neoklasiko honek bolumen handia eta oinplanta etzana erakusten du. Bi solairu eta inposta bidez banatutako ganbara ditu. Teilatua lau uretakoa da. Fatxada nagusian sei bao-ardatz ditu. Aparejua, baoetako eta hegaletako harlanduak izan ezik, zarpiatuta dago. Kanpotik begiratuta itxura ona erakusten du.

Ikus Alai eraikina (Zelaieta, Gautegiz Arteaga)
Ikus Alai eraikina (Zelaieta, Gautegiz Arteaga).

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.