Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Itsas-errotak

Ikokako errota Ozollo Errotatik ehun bat metro beherago, Gautegiz Arteagako Ozollo auzoan, kokatuta dago.

Izen hori jarri zitzaion aldamenean pikondoa zuelako.

Errotazar, Errota Txiki, Arraburu, Argasburu edo Argatx-Buru errota moduan ere ezaguna izan zen.

1796ko fogerazioan jabea J. Ozamiz Argasburu da.

Ikoako Errota (Gautegiz Arteaga).
Ikoako Errota (Gautegiz Arteaga).

Gaur egun, eraitsita dago eta harri bakar batez egindako zubi polita erakusten du. Bi errotarri zituen eta zama-biltegiaren zati bat ikus daiteke bere banaketa- edo zamaketa-ezpondekin.

Jabego pribatukoa denez ezin da barnera sartu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.