Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Dorretxeak

1641eko sutegi-erroldan Gorritiz Baserri izenarekin ageri da, baina 1704koan Gorritizko Dorretxe legez ageri da. Era berean, bere jabeak Diego Andia Mendoza Jauna eta Antonio Mendoza Jauna ziren, eta Domingo Jauregizarri eman zioten errentan.

Notaritza-Protokoloen eskrituta baten arabera baserria 1608an eman zen errentan. Jabea, Joan Ortiz Zarraga izan zen eta baserria eta beronen errota errentan hartuta zituen. Baserri handiaren aurrean geundeke, leinudun familia batek noble bihurtu zuena XVIII. mendean.

Batzuren ustez Urdaibai eta Gorritiz Dorretxe beraren izen bi lirateke.

Dorretxea
Dorretxea.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.