Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Goikoleaerrota errota Arbatzegiko San Migel auzoan, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen, kokatuta zegoen.

Marraioko errekaren urak erabiltzen zituen.

1745eko sutegi-erroldan jabea eta errotaria Gabriel Irazabal zen.

1796ko sutegi-erroldan jabea eta errotaria Josefa Anitua zen.

1799ko Propio eta Arieletan jabea eta errotaria Josefa Anitua zen. Errotarekin eta jatorriko etxearekin 1.100 erreal lortzen zituen.

Goikolea
Goikoleaerrota errota (Munitibar-Arbatzegi-
Gerrikaitz).

XIX. mendeko eraikin honek oina angeluzuzena da eta bi isurialdeko teilatua du. Erabat eraberrituta dago. Sarbidea albo batean du eta ateburua erakusten du.

Oraindik orain presa, kaltzea eta aldapararen aztarnak erakusten ditu. Barneko instalakuntza egoera onean dauka. Bi errota-ardatz izan zituen.

XX. mendearen erdialdera arte okindegi zen. Horretarako behar zuten irina euren errotan lortzen zuten.

Gaur egun ez dago martxan.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.