Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Mugape-gurutzeak » Kalbarioak

1930ean Jose Domingo Iturraran Monsinore, Andra Mariko parrokoa zena ordura arte, omendu egin zuten. Bazkariko postretara helduta apaizak berak Gernikatik Lumorako Gurutze-Bidea eraikitzeko proposamena bota zuen.

Gurutze-Bidea egiteko garai horretako sendi aberatsek diruz lagundu zuten. Gurutze bakoitzaren oinarrian jarritako legendak sendi horiek zein ziren ezagutzea baimentzen digute.

Hamabigarren egonaldiko gurutzean irakur daitekeen datagatik badirudi kareharrizko Bide-Gurutze hau 1932an amaitu zela, Errepublika garaian hain zuzen ere. Halere, ez ziren gerra zibilera arte kokatu. Juan “Txikerra” Maguregi tokiko hargin eta kontratistak eraiki zituen eta laguntzaile legez David Baraiazarra izan zuen.

Kalbarioa sekzio zirkularreko eta forma latindarreko hiru gurutze klasikoz eratuta dago.

Gernika-Lumoko Gurutze Bidearen lehenengo gurutzea
Gernika-Lumoko Gurutze Bidearen lehenengo
gurutzea.
Kalbarioa
Kalbarioa

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.