Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Harresiak

Gernikako harresiaren inguruko aipamen idatziak uria sortu osteko hiletakoak dira; hortik aparte, ez dakigu gauza askorik. Gernikan Ferialeranzko (Erije barrena) portaleari, Santa Anako portaleari... buruzko aipamenak topatu izanak erakusten du harresia benetan izan zela eta horma garai horrek portaleek baino ez zituela eteten; izan ere, hesiz inguratutako hirietara sartzeko bide bakarra portalak ziren. Don Telloren atea (391) deritzona, harresiz inguratutako hiri baten antzinako atea (gaur egun ez dago), hiru ataleko almenadun garaipen-arkuaren antzekoa da eta bost paneleko armarria dauka.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.