Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Dorretxeak

Victor Ortegaren Bizkaiko antzinako argazkiei buruzko liburuan (3000 Viejas Fotos para la historia de Vizcaya. Albúm, III. Guernica y el resto del señorío desde 1850. Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1976, Bilbo) ondoren jarri dugun argazkia ageri da.

Kanala edo Garunaga Dorretxea
Kanala edo Garunaga Dorretxea.

Baserri tzar moduan zutik dirau oraindik ere. Lau angeluko oina duen honek, aldaketa ugari jasan ditu bere aldamenetara eraikuntza desberdinak jarri baitzaizkio. Halere, oraindik, bere fatxadatariko batean gezilehioak ikus dakizkioke, batez ere Mundakako itsasadarrera begira dagoen fatxadan.

1704ko dokumentazioan arabera, dorretxearen jabea Bautista Butron zatekeen eta bertan bizitzen dagoena Antonio Etxebarria bat zatekeen.

Kanaleko dorretxea Kanala auzoko muino batean dago kokaturik; hori dela eta, Kanala Dorretxe moduan ere ezaguna da. Mapetan, berriz, Garunagatorre moduan ageri da.

Argazkiaren erdialdean Garunaga Dorretxea ikus daiteke, Kanalako muino baten gainean. Bere atzealdean, itsasadarra dago
Argazkiaren erdialdean Garunaga
Dorretxea ikus daiteke, Kanalako
muino baten gainean. Bere atzealdean,
itsasadarra dago.

Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barrura.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.