Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Garro errota Arbatzegiko San Migel auzoan, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen, kokatuta zegoen.

Lea errekaren urak erabiltzen zituen eta erreka honetan gorago kokaturiko errota zen.

1796ko fogerazioan zein 1799ko Propio eta Arieletan jabea Gernikako Manuel Marcos Agirre zen eta Bixente Otaoleari alokatuta zion. Errotarekin eta jatorriko etxearekin 1.243 erreal lortzen zituen.

Garro
Garro baserri-etxea
(Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz).

XX. mendearen hasierara arte martxan egon zen. Oraindik presaren eta kaltzearen aztarnak daude. Beste guztiaz ez dago ezer.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.